XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hemen poliziek beregain hartu zituzten eta oloak eman ondoren, Astindu ederrak eman ondoren egia oso-osoa aitortu zuen Joxe-Martin Galtzadaburukoak.

Judiziora eramanda, Joxe-Martini bizi guztiko gartzela bota zioten eta Perretzeneako Pellori hamar urtekoa, isiltzaile bezala, zeren hiltzaileak mehatxatua baldin bazegoen ere, salatu eta legeari babesa eska baitziezaiokeen.

Joxe-Migel gizajoa berriz libro atera zen.

Baina, hari egindako kaltea nork ordaindu? Joxe-Martini kalte-ordain bat pagarazi ziotela, zuen guztia alegia...

Baina diru apur honekin ordaintzen al zen desegindako bizitza bat? Beti amets egin zuen Antxikorenako jabetasunik ere ez zuen lortu, zeren gartzelan sartu zutelarik gizon-hiltzailetzat, oinordekotza hirugarren anaiaren eskuetara igaro baitzen, eta hark, ezkondurik, ondorena ekarri baitzuen.

Antxikorenako jabe berriak Nikolas zaharra hil baitzen estalpea eskaini zion, morroi bezala eurekin bizi nahi bazuen, eta Joxe-Migel dohakabeak bere adur tristeari men egin zion, momentuz bederen, gauza hoberik sortzeko itxaropen haundirik gabe.

Krimen batek lau gizon galdu zituen: opalgaia, Opari-gaia (víctima) sasi-erailea, benetako erailea eta estaltzailea.

Horrela amaitzen da Urumea errekako krimenaren historia negargarria.